kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: ARMIX sukaldean. Mugaritzen laguntzarekin

Egilea: Elhuyar Edizioak

Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa

Azalpena:

Zz serieko liburu honetan, Armix-ek Mugaritz jatetxeko sukaldean sartzera gonbidatzen ditu haurrak eta helduak. Izan ere, Armixentzat, jakin-mina duen edonorentzat bezala, lurralde miresgarria da sukaldea, galdera askoren erantzunak aurkitzen baitira han. Zer jan behar da osasuntsu eta indartsu egoteko? Zer trikimailu erabiltzen dituzte sukaldariek, elikagaiekin plater gozo-gozoak prestatzeko? Nola prestatzen dira jakiak, emaitza on eta tentagarriak lortzeko? Galdera horiei erantzuteko, detektibe-lanetan aritu da Armix, eta liburu honen orrietan azaldu ditu bere lanaren emaitzak. Horrekin batera, Mugaritzeko sukaldariek emandako zenbait errezeta ere bildu ditu. Batzuk elikadura osasungarriaren oinarrizko kontzeptuekin lotuta daude, eta beste batzuk, berriz, sukaldaritza prozesuekin; baina den-denak dira tentagarriak. Dastatu nahi?
Zz seriearen laugarren liburua da hau. Serie honekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek.
Zz liburuak ez dira eskola-liburuak, familia eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma baizik.

Adina: 05-09, 10-12

Urtea: 2013

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-92457-90-8

Prezioa: 12

EDIZIO DIGITALA

ISBN: 978-84-87114-01-4

Prezioa: 4