kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Marco Polo abenturazalea

Egilea: Sara Cordon

Argitaletxea: Txertoa

Azalpena:

Bere balentriaren berri eman zuenean, inork ez zion sinetsi. Denek uste izan zuten txantxetan edo gezurretan ari zela. Izan ere, orain dela 800 urte Txinaraino joatea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Ez zen txantxa, ordea; Marco Polo benetan haraino joan baitzen. Bidean, lapurrei, piratei, mendi erraldoiei,
basamortu sorginduei eta beste hamaika arriskuri aurre egin behar izan zien. Haraino iritsi zenean, munduko gizonik boteretsuenarekin egin zuen topo, Kublai Handia mongolen enperadorearekin, alegia. Eta hark zer eman zion opari? Platerkada bat tailarin!

"Nor da?" bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, informazio osagarri bitxiak eta ariketa entretenigarriak ere bai.

Adina: 10-12

Urtea: 2009

ISBN: 9788471484390

Prezioa: <10 €