kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Marikalanbre bizitzaren laborategian

Egilea: Ana Galarraga Ayestaran eta Irrien Lagunak

Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa

Azalpena:

 

Zz seriearen bosgarren liburu hau Irrien Lagunekin lankidetzan egin da. 6 urtetik 8 urtera bitarteko neska-mutilentzat da, esperimentuen mundu zirraragarrira hurbiltzeko.
Liburu honek 16 ipuin eta esperimentu biltzen ditu. Marikalanbre da protagonista. Neska ausarta da, eta jakin-minez betea; esperimentuen bidez, munduko sekretu txiki, eta, ez hain txikiak argitzen saiatzen da. Inguruko gauza askok pizten diote jakiteko grina. Nolatan ez dira urperatzen ontzi handi horiek? Zenbat hanka dituzte xomorroek? Zergatik lehertzen dira arto-aleak krispetak egitean? Zer da maitasuna?
Sortzen zaizkion galderei erantzuna emateko, esperimentuak egiten ditu Marikalanbrek; askotan, Amona Txinpartaren laguntzarekin. Eta adiskideak ere ez ditu urruti izaten; izan ere, entretenigarriak bezain ikusgarriak dira egiten dituen esperimentuak. Gainera, ohiko materialekin egiten dira, eta ez dute inolako arriskurik. Animatu zu ere! Esku artean duzu bizitzaren misterioak argitzeko giltza!

Adina: 05-09

Urtea: 2014

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-942963-0-7

Prezioa: 11,40

EDIZIO DIGITALA

ISBN: 78-84-942963-2-1

Prezioa: 4