kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Soldataren patriarkatua

Egilea: Silvia Federici

Itzultzailea: Amaia Astobiza Uriarte

Argitaletxea: Txalaparta

Azalpena:

Esku artean duzun liburu hau Silvia Federici-k 70. hamarkadatik honera idatzitako artikulu sorta batek osatzen dute. Denek dute gauza bat amakomunean: marxismoari analisi sakona egiten diote ikuspuntu feministatik, ulertuz teoria marxistak ezinbestekoak izan direla feminismorako. Bost testuek badute osotasun bat sortzeko beharrezkoa den berezitasun propioa, osagarri egiten dituenak. Marximoari sakontasunez begiratzen dioten artikuluak badaude, ikuspegi historikoa azaltzen dutenak, aktibismo feministak “emakumeen lana”ri emandako erantzunak aurki ditzakegu, baita 2017an Federicik garatutako azken ideiak ere bai.Federiciren estiloari eta jokamoldeari eutsiz (mugimendu autonomoetatik abiatu teoria globaletara heltzeko) duela hainbat hamarkadetan feminismoak proposatutakoa egungo gatazkak pentsatzeko balio duela ikusgai uzten dute testuek.Hauxe da Silvia Federiciren artikuluak euskaraz irakurtzeko lehen aukera.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-16946-11-2

Prezioa: 11-20 €