kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Zuri-beltzeko argazkiak

Egilea: Arantxa Urretabizkaia

Argitaletxea: Pamiela

Azalpena: Liburu honetan kontatu nahi dudanak, 1947an du hasiera eta 1960aren inguruan bukaera. Kontakizunaren osagai nagusia nire haurtzaroa da, baina ez da hori kontatu nahi dudana. Are gehiago, haurtzaro zehatz horren gauza asko ez ditut kontatu nahi eta ez ditut kontatuko. Beste batzuk, berriz, ahaztu egin zaizkit, garbitu egin ditu memoriak burmuinaren bazterretatik. Azken batean, gauzak geure modura oroitzen ditugu, norberaren burmuinaren gutizien arabera. Hauxe da nire asmoa: nire haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak hartu dizkiot iraganari eta argazki horiekin kontatu nahi dut nola izan zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen bizitza, sasoi hartan, urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten inguruan.

Adina: Helduak

Urtea: 2014

ISBN: 978-84-7681-863-3

Prezioa: 11-20 €