Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Lurra, ardoa, dantza

Egilea: Iņaki Palacios

Argitaletxea: Baga-Biga

Azalpena:

Iñaki Palacios musikagilearen lehen diskoa “Lurra, Ardoa, Dantza” ez da disko soila, ikuskizun bilakatu dute Josu Sanchez dantzariak eta koreografoak Mulixka Dantza Taldearekin batera. Dena den, Iñaki Palaciosek txistuaren kontzeptu berritzailea eta garaikidea bilatu du diskoan eta munduko musiken ataleko disko bezala definitu daiteke. Hainbat musika tresnekin nahastu du txistua Arabar Errioxaren nortasuna azalarazteko: lurra, mahatsa, mahatsondoa, mahastia, ardoa, dantza eta txistua. “Lurra, Ardoa, Dantza” diskoaren protagonista nagusia txistua da, gidari eta oinarri. Txistuak ezarritako doinu eta melodiaren magalean laguntza bikaina dauka gitarretan, baxuan, baterian, perkusioetan, baina tartekatu ditu ere bai digeridoo-a, handpad-a eta sekuentziak; dena den, txistua da protagonista babes guztien gainetik. Gero lotu zaizkio koreografiak eta dantzak Arabar Errioxari lurralde sentimendua adierazteko. Txistuak eta kantuek ardoaren prozesuaren kontzeptualismoa dute iturri. Kantu bakoitzak bere koreografia dauka Josu Sanchezek propio sortutakoa Mulixka Dantza Taldearentzat. Kantuek Arabar Errioxaren lurraren sena eskaintzen dute hori baita Iñaki Palacios musikariaren xede nagusia. “Lurra, ardoa, dantza” diskoak kantu alaiek, dantzagarriek eta gogoangarriek lurra, ardoa eta dantza dute helburu. Txistuak aukera gehiago ditu hemendik aurrera.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2017

Prezioa: 11-20 €